ESKOLA JASANGARRIA-ren ZIURTAGIRIA

ESKOLA IRAUNKORRA SARIAK BANATU DIRA


Eskola Iraunkorra saria jaso duten ikastetxeetako ordezkariak

Zorionak denoi!

2004-2005 ikasturtean, gure institutuak, Eskola Agenda 21 programan parte hartzeko konpromiso sinatu zuen eta ordu ezkero kurtsoz kurtso programa honetan landu diren gaiak garatu ditugu.
Ingurumenaren alde Eskolako Agenda 21ekin egiten dugun lanaren errekonozimendua jaso dugu. Lehenengo edizioan, hogeita bost ikastetxe izan dira sarituak eta haietariko bat gu izan gara.
Mila esker denei, guraso, ikasle eta irakasle guztiei egindako lanagatik, espero dugu zuen lankidetzarekin jarraitzea.

ESKOLA AGENDA21



ZER DA ESKOLAKO AGENDA 21?


Agenda 21 Nazio Batuek garapen jasangarria bultzatzeko programa da.Hezkuntza komunitateak hartutako konpromisoa, ikastetxeko eta bere inguruko ingurumenaren kalitatearen eta jasangarritasunaren
alde lan egiteko.

Inguruaren zainketa ikasturte osoan lantzen dugun zehar-lerroa izanik, programa honetan parte-hartzea ezinbestekoa ikusten dugu. 

Proiektu honetan zuzendariak, irakasleek eta nola ez, ikasleek parte hartzen dute, azken hauek direlarik benetako protagonistak.Guzti honekin, ikasle guztiak eta ondorioz, familiak ingurugiroa zaindu eta errespetatzeak duen garrantziaz kontzientziatu nahi ditugu.
Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauexek dira:
  • Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea.
  • Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.
  • Kudeaketa arduratsu eta iraunkorra sustatzen du.
  • Curriculum-berrikuntza eragiten du.
Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat aukeratzen da, eta horren inguruan lantzen da programa. Gaia aztertu eta eskolaren eta eskolako ingurune hurbilenaren egoeraren diagnostikoa egiten da. Azkenik, ikastetxeak hobetu beharreko ekintzak definitu eta abian jartzen dira. Era berean, Udalari hiria hobetzen laguntzeko ekintzak proposatzen dira.  Dunboa institutuan gai ugari landu ditugu ingurumenareninguruan: hondakinen kudeaketa, energiaren kontsumo jasangarria , mugikortasuna, uraren erabilera arduratsua, eta datorren ikasturtean elikadura orekatua eta jasangarria aztertuko dugu.
Ikasleekin unitate didaktikoak lantzeaz gain, irteerak, tailerrak, ibilbideak, … antolatzen ditugu hezkuntza komunitate osoari zuzenduta; bertan ikasle, guraso eta irakasleei parte hartzeko aukera eskainiz.












Hurrengo bideoetan l Eskola Agenda 21 ulertzeko 

hainbat datu agertzen dira.